viernes, 5 de marzo de 2010

Software librearen demoak ikusgarri eta eskuragarri liburutegian

Erabiltzaile bateri esker iturburu kodearekin batera banatzen den softwarea: Hona hemen berak utzitako komentarioa Nik software librea, eta zuk? Seguraski, inoiz ez baduzu software libreari buruz entzun, pentsatzen ari zara: Tira, zer saldu nahi al duzue, orain? Ba, benetan, ezer ez. Software librearen helburua ez da, hain zuzen ere, saltzea elkarlana baizik. Nola da horixe? Erraza, Software-ko enpresak (oro har gehienetan) programa sortzen duenean, banatzea eskubidea beretzat gordetzen dute (arruntean, copyrigth deitzen da). Ez dute inori nola dabilen bere programa ezagutzeko ezta ideak libre zirkulazioa ere onartzen. Irudikatzen al duzu, Einstein-aren formula (E=mc2) banatzea eskubidea euki dezala inork, edo Pitagoras-aren teorema? Non ikasiko genuke? Benetan, kultura edonoren eskura egon behar da. Azkenean, denontzat onuragarria dalako. Pentsa ezazu Zientziaren historian Pitagorasen teorema gabe. Hori dela eta, euren programazinoei limitazio guztiak kentzea erabakitzen dutenek,kodigoak zabaltzen dituzte interes orokorraren alde. Ez dute banatzea besterik onartzen, beharra bakoitzaren arabera aldatzea baizik. Wikipedia dekogu adibide ederra. Han bertan bakoitzak bere ezaguera partekatzen du. Oso ondo, sinestarazten nauzu, non emango dut izena? Ez, inon ez duzu izena eman behar, hauxe ez da sekta bat (badirudi ere). Hemetxe bertan, zeure bibliotekan frogatzeko CDak dituzu. Live-CD deitzen dira eta oinarrizko sistema operatiboa daukate. Zuk ez duzu instalatu ezer behar, ez kezkatu. Abiaraztean kargatzen dira eta RAM memoria bakarrik hatzen dute. Eh pizakanaka pizakanaka, zorabiatzen nauzu, sistema operatiboa, Live-CD, RAM memoria... Erraza da, sartu ezazu piztean eta CD (Ubuntu ala OPENSuse) abiaraziko da windows baizik. Frogatzen duzu eta itzalitzean windows eukitzera itzuliko zara. Ez dago ezer. Eta, esperientzia gustatzen bazaizu, iraunkorreko gisa instalatzeko aukera emango du CDak berak (lasai, windows zuretzat gorde eta, gero erabaki ahal izango duzu zein erabili pizteko orduan) Aizu, nik linux-i buruz entzun dut eta, gutxienez, informatikako erdi-guru izan behar zarela diote... Ez, ez. Hori lehenaldia zen, gaur egun linux erabiltzea iadanik windows bezain erraza da. Ohar bat, liburutegian CD-ko grabatzailerik ez dauka, horrela, zuk kopi bat etxera eraman beharko duzu, eta han bikoiztu (benetan, hiru ala lau kopia egin ahal izango duzu. Zu zeu, hauxe sofware librea dela). Grabatu ostean, , jatorrizko kopia bueltatu lehenbailehen liburutegira besteei erabiltzeko aukera emateko Azkenik, link interesgarri batzuk: www.estrellateyarde.com www.obtengalinux.org Eta, zeozer zalantza, nire mail: izarrak@esdebian.org