lunes, 25 de enero de 2010

Bakioko liburutegia eta ume zarata

Herriko liburuzainek batzuetan zaratotsa asmetan dogu liburutegian. Ume txikien berba-jarioa izan ohi da lehenengo irakurketak egiten hasten direnean. Gehienetan proposatzen dan urtenbidea honako da: txikitxuak leku insonorizatu baten sartzea. Horrela, inoren ardurapean egon barik, umeek zenbat-gura zarata egin leikie "irakurten daben bitartean". Liburutegiak, jakina, ez dira abadetxe isilak, ezta "txikipark zaratatsuak" be. Hori ez da kultur zerbitzu honeen helburua. Imajinau zelan urteten daben aingerutxu honeek helduagoen tokira pasetan diranean.
Bakion ez dago umeentzako liburutegi berezirik, baina Txiki Txoko dotore bat daukagu liburutegiaren sarreran, eskolatik oso hurren.
  • Irakurle txikiek irakurketak eta aisialdia batzen dabez. Jagoteko zereginaz arduratzen diran helduek lagunduta, badakie jakin toki honetan baju egin behar dabena berba, ezin dabena inor molestau eta liburuak zaindu behar dabezana. Irakurzaletasuna berenganatzeaz ganera, txikitatik ikasten dabe herritar eredugarri modura portetan.
  • Bestalde, helduek badakie irakurketak aukeratzeko aholkuak eukiko dabezana, WIFIa erabili daikiena edo ez daukiena ikasketak prestatzen jarduteko inongo arazorik.
  • Kontzentrazino eta arreta handia behar daben zereginetarako bestelako giroa behar da, egonkorra, liburutegia baizen dinamikoa ez dana.